Arte erakusketa feminista osatzen laguntzeko deia herriko artistei

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urt. 18a, 07:38

Jarri martxan zure garunan eskuin hemisferioa betaurreko moreekin. Korner Morea, Soraluzeko Udalaren laguntzarekin, 2016ko martxoan argazki eta pintura feminista jasoko duen erakusketa antolatzen ari da.

Soraluzeko (eta inguruetako) artistekin, mordo bat darela enterau gara ta.

Erakusketa feminista izango da gaieri dagokionez: argazkixen helburua mugimendu feministan aldarrikapenak eta xedeak ikustaraztia izango da. Hegemonikua dan artetik ihes egitia nahi dou, emakumiak objeto pasibo bezala hartzen ditxuan begiradatik atera. Emakumeak sujetu aktiboak eta beren buruen jabe direla adierazi bihar dabe argazkixak.

Zuen lanak entregatzeko epia: martxoaren 2 izango da, egun horretarako beheian aipatzen dan korreora bidali biharko dira argazkixak, eta gu arduratuko gara argazki hoiek inprimatziaz. Ez ahaztu zuen datuak bidaltziakin argazkixakin batera. Margolanei dagokionez be epe horretarako entregatzeko gurekin kontaktuan jarri. Erakusketia 21etik aurrera zabalik egongo da.

Zalantzarik daukanak korreo bidez jarri al da gurekin kontaktuan: kornermorea@gmail.com-en edo Korner Morearen facebooken.

ARTIA GURE BORROKATZEKO MODUA DALAKO