EGK-k diseinatzaile gazteen lan poltsa bat ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urt. 15a, 07:36

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du 2016an sortuko diren lanak antolatzeko.

Lan poltsa bat osatuko da izena eman eta aukeratzen diren diseinatzaileekin eta urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Hauek dira 2016an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan (portfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira):

  • Sortzen ari den webgune berriaren elementu grafikoak.
  • Logotipoa eta irudi korporatiboaren erabileraren garapena.
  • EGKren 30. urteurrenaren euskarri grafikoak.
  • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarriak: kartelak, eskuorriak, liburuxkak...

Aurkezten diren proposamenen artean, aurretik egindako antzeko lanen portfolioa baloratuko da. Parte hartzen duten pertsonek edo enpresek, derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute.

Gainera baloratuko da:

  • 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
  • Bai gaztelaniaz bai euskaraz lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
  • EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere kurrikuluma eta portfolioa aurkeztu behar dute 2016ko urtarrilaren 29ko eguerdiko 12.00ak baino lehen "diseinatzaile gazteak" gaiarekin komunika@egk.org helbidera bidaliz. Proiektuak aztertuko dira eta pertsona guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez.

Informazio gehiago jakiteko, 943 429767 telefonora deitu edo komunika@egk.org helbidera idatzi (Iñaki Goikoetxea, EGKren komunikazio teknikaria).

Lan poltsaren baldintza guztiak dokumentu honetan ere ikus daitezke:

http://www.egk.org/eus/Azken%20berriak/ikusi/647/EGK-k%20diseinatzaile%20gazteen%20lan%20poltsa%20bat%20ireki%20du.html