Udalerrian, azken hilabeteetan zoritxarrez zenbait lapurreta gertatzen ari dira. Industria, taberna, komertzio, kotxe eta azken boladan etxebizitzetan ere.
Egoera honen aurrean, Udal Gobernuak jakinarazi nahi du, hartu eman zuzena baita komunikazioa ere dagoela Bergarako Ertzain etxearekin.
Behin baino gehiagotan eskatu dugu beraien presentzia areagotzea udalerrian, baita herritarrek jasotako sinadurak ere helarazi genizkien herrian dagoen eskaeraren berri emanez.
Ertzaintzaren aldetik, baita Udaltzaingoaren aldetik ere, ahalegin bereziak egiten dabiltza/ gabiltza lapurreta hauek ekiditeko baina kontziente izan behar gara, % 100an ezin dela herri guztia zaindu ezta kontrolatu ondorioz ( Azken lapurretak etxebizitzetan izan direnez) herritarrei zenbait aholku ematea komenigarria dela erabaki dugu beraien segurtasuna bermatzeko asmoz.
Aholku hauek, Ertzainak burutzen dituen hitzaldi desberdinetan ( Herritarren segurtasuna bermatzeko) ematen direnak dira. Udal gobernuaren asmoa, hitzaldi desberdinak antolatzea da , herritarrak jakin dezaten hartu beharreko neurriak zeintzuk diren.
Bestalde herritarrei ere, beraien elkarlana eskatzen zaie, ikus, entzun edo antzematen duten lapurreta kasuen aurrean. Horretarako atari guztietan atxikitako oharretan, kontaktuko telefonoak ipintzen dira.
Ohar hauekin ez dugu alarma sozialik pizteko inongo asmorik, baina bai, herritarrak egoeraren jakitun izatea eta ondorioz hartu beharreko neurriak zeintzuk izan daitezkeen jakitea.