Haurreskolako matrikulazio-kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urt. 8a, 08:23

 

haurreskola

Urtarrilaren 11n zabalduko da, martxoan Soraluzeko Udal Haurreskolan hasi nahi duten haurrentzako matrikulazio-epea.


Urtarrilaren 11tik 15era bitartekoa da Udal Haurreskolan izena emateko "Haurreskolak" Partzuergoak zabaldu duen matrikulazio-epea.

 

Orain zabaltzen den izen-emate aldi hau martxoaren 1ean haurreskolan hasiko diren haurren familiei dago zuzenduta.

 

Zortzi dira eskaintzen diren plazak, 5 plaza 0-1 urteko moduluan eta 3 plaza 1-2 urteko moduluan.

 

Izena emateko orriak eta informazioa haurreskolan bertan eskatu behar dira.

 

Soraluzeko Haurreskola

Frontoi kalea, 1-behea

Tel.: 943 751 332

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.