Poltxa konpostagarriak ematen dituen makina martxan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abe. 22a, 09:01

makina

Jarrita eta erabilgarri dago edukiontzi marroiarekin erabili ahal izateko poltsa konpost-garriak ematen dituen makina.Konkretuki, udaletxeko kontzejupean ipini da makina.


Makina nola erabili behar da ? Edukiontzi marroia erabiltzeko txartel bera makinak duen puntu batera arrimatu, eta automatikoki emango ditu poltsak . Guztira, aldi bakoitzeko 30-35 poltsa ateratzen dira makinatik. Makina hau ipinita Udalak herritarrei gauzak erraztea nahi dizkie eta bestalde gogorarazi hondakin organikoak birziklatu beharraren garrantziaz.

 

Soraluzen 1387 pertsonak eman zuten izena, 5. Edukiontziaren erabileran % 80,83 hain zuzen ere. Mankomunitatearen datuen arabera, Soraluzen gaikako bilketak %36,51 suposatzen du. Udal gobernuaren aldetik herritarrak "animatzea" nahi dituzte gaikako bilketaren alde egiten jarraitzera eta kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainen aldeko apustu garbia egiten du, urtetik urtera emaitzak hobeagotzeko.Jakin behar bai dugu, Europar Batasunaren Zuzentarauek 2016. Urterako gaikako bilketan, %60ra iritsi behar garela galdatzen bai dute. Lan handia daukagu aurretik egiteko baina herritar guztion parte-hartze eta konpromisoarekin lortuko dugu,ingurugiroa denon ardura baita.