Gabonetako Agenda

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abe. 18a, 07:54

GABONAK

Ondorengo Gabon egunetan herrian izango diren ekitaldi desberdinen agenda ikusgai:

 

ABENDUAK 20, domekia.
ABESBATZA KONTZERTUA
Arratsaldeko 5etan, Zaharren Egoitzan.
Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza.

 

ABENDUAK 22, martitzena.

GABONAK JUBILATUEN ETXEAN
Luncha, musika, zozketak...
Arratsaldeko 4:30ean, jubilatuen etxean.
Ant.: Itxaropena Jubilatuen Etxea.

ABENDUAREN 23tik aurrera...
GABONETAKO KARPA
Jolasak, eskulanak, dantza, zinea...
Esku-programa kontsultatu.
Ant.: Bizikale Merkatarien Elkartea eta Kukumixo.

 

ABENDUAK 24, eguena.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
Kalejira herrian zehar eta gutun-ematea kiroldegian.
Goizeko 11:30etik aurrera.
Ant.: Olentzero & Mari Domingi lan-taldea.

 

ABENDUAK 26, zapatua.
VI. FRONTENIS TXAPELKETA
Bikoteka, 16 urtetik gorakoentzat.
Izen-ematea: 943752466.
Ant.: Soraluzeko Frontenis Taldea.

 

GURE ESKU DAGO
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena.
Ekintza parte-hartzailea.
"Kriseilu argiztatuen aireratzea"
Arratsaldeko 7etan, Zubi Nagusian.
Ant.: GED Herri Ekimena.

 

ABENDUAK 28, astelehena.
PAILAZOAK.
"Korri eta Xalto"
Arratsaldeko 6etan, Antzokian.
3 urtetik aurrera. Sarrera: 1 euro.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

 

ABENDUAK 28, 29, 30.
PATINAJE IKASTAROA
Goizeko 10etatik 13etara, Kiroldegian.
LHko 1. eta 2. mailak.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Urtarrilaren 4 eta 5ean ere ikastaroa dago.
Ant.: Udaleko Kirol Batzordea

 

ESKALADA IKASTAROA
Goizeko 10etatik 13etara, Kiroldegian.
LHko 3. mailatik 6. mailara.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Urtarrilaren 4 eta 5ean ere ikastaroa dago.
Ant.: Udaleko Kirol Batzordea

 

ABENDUAK 29, martitzena.

PATINATZERA IRTEERA
DBHko ikasleentzat.
Arratsaldeko 3retan, estaziñotik.
Ant. Keixeta Guraso Elkartea

 

ABENDUAK 30, eguaztena.
MAGIA IKUSKIZUNA.
"Tor magoa"
Arratsaldeko 6etan, Antzokian.
4 urtetik aurrera. Sarrera: 1 euro.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

 

URTARRILAK 2, zapatua.
HAUR PARKEA
11etatik 13:30era eta 17etatik 19:30era.
Arane kiroldegian.
Ant.: Atxolin Guraso Elkartea.

URTARRILAK 2, 3, 4 eta 5.
GAZTETXOKOA ZABALIK
Arratsaldeko 5etatik 8etara, Ganbarape gaztetxokoan.
DBH 1-4 mailako ikasleentzat.
Ant.: Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordea..

 

URTARRILAren 4tik 16ra.
PINTURA ERAKUSKETA
"Abstrakzioak // Abstracciones".
Alberto Ramírez & Jon Errazu
Inaugurazioa urtarrilaren 8an, 19:00etan.
Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.
Kiroldegiko erakusketa-gelan.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

 

URTARRILAK 5, martitzena.
ERREGEEN KABALGATA
Errekaldetik eliza atarira.
Arratsaleko 7etatik aurrera.
Ant.: Beti Prest Aisitaldea.

 

URTARRILAK 8 eta 22, barixakua.
KZgunea. INTERNET IKASTAROAK
Nabigazioa, posta elektronikoa...
Ordutegia: 16:00-20:00
Ant.: Soraluzeko Udala.

 

URTARRILAK 10, domekia.
LIBURU AURKEZPENA
"Gure genealogia feministak. Euskal Herriko
mugimendu feministaren kronika bat".
Edurne Epelde eta Miren Aranguren.
Arratsaldeko 6,30ean, antzokian.
Ant.: Korner Morea.