SORALUZEKO KIROLDEGIAREN ERAIKINEAN EMANGO DIREN ZERBITZUEN USTIAPENA ETA KUDEAKETA KONTRATATZEKO OINARRIEN ONARPENA.
Ikusita Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapena eta kudeaketa kontratatzeko beharra dagoela herrian.
Ikusita kontratuak dituen ezaugarriengatik egokiena prozedura irekia dela, esleipen irizpide anitz eta ohiko izapidetze bidez.
Ikusita 2015eko abenduaren 9an idazkaritza-kontuhartzailetzak txostena egin zuela, ezarri beharreko araudia, jarraitu beharreko prozedura eta kontratua onartu eta esleitu behar duen organoari buruzkoa.
Ikusita 2015eko abenduaren 9an kontratuaren esleipena gidatuko duten Administrazio klausula zehatzen eta baldintza teknikoen pleguak egin zirela eta kontratuari erantsi zitzaizkiola.
Dokumentazioa aztertuta, Idazkaritzako txostena ikusita, eta Sektore Publikoko kontratuen Legearen Testu Bateratua (aurrerantzean SPKLTB) onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretuan ezartzen denarekin ados, Tokiko Gobernu-Batzarrak, aho batez, ONARTU DU:
LEHENENGOA. Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapena eta kudeaketa kontratatzeko espedientea onartzea, prozedura ireki bidez, lizitazioa deituz.
BIGARRENA. Kontratazioa arautuko duten administrazio klausula zehatzen eta baldintza teknikoen pleguak onartzea.
HIRUGARRENA. Lizitazio iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Kontratuen Euskal Erregistroan eta kontratatzailearen profilean argitaratzea.
LAUGARRENA. Kontratazio mahaiaren osaketa kontratatzailearen profilean argitaratzea.