Birziklatu organikoa, auzoko konpostagune berrietan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abe. 16a, 08:04

kartela

Badakizu konpostajea zer den?

 

Ez badakizu zertan datzan edo gehiago jakitea nahi baduzu, abenduaren 16an eta 21an arratsaldeko 18:00tan, udaletxean egingo den bilera informatibora gonbidatzen zaitugu.

 

Soraluzeko udalak, 2 auzo konpostaje gune berri eraikiko ditu gaur egunean Babes Ofizialeko etxebizitzen ondoan dagoen guneaz aparte.

konpostage

Bi gune hauek, Ezoziko etorbidean dagoen Arrizabaletako parkean eta Gipuzkoako etorbideko parkean eraikiko dira.Beraz, gune horietan bizi diren herritarrek aukera paregabea izango dute beraien hondakin organikoak birziklatuz, konposta egiteko.

 

Edozein zalantza edo argibiderako ondorengo telefonora deitu dezakezu: 943753043