Lan eskaintza: 2 peoi udal brigadarako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abe. 11a, 07:49

 

Brigada-1 Hagrid

Soraluzeko Udalak, Udal Brigadan lan egiteko bi peoi kontratatzeko deialdia zabaldu du, LANBIDEk emandako diru-laguntzarekin "Iturri publikoak zaharberritu eta funtzionamenduan jartzea" izeneko proiektua burutu ahal izateko.

 

Kontratazioa bost hilabetekoa eta lanaldi partzialez izango da (%53a).
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

 

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:


- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

 

ESKAERAK AURKEZTEA:


Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren abenduaren 10etik 18ra arte, biak barne.

Interesatuek "lan-bizitza"ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.