Eguneko Zentroko lanak bukatuta

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abe. 4a, 07:57

Maite Peña Iker y Patricia resized 1

Atzo, Estaziño kaleko 9. zenbakian dagoen Eguneko zentroa bisitatzera, Gipuzkoako Gizarte Politikako Foru Diputatua den, Maite Peña etorri zen.Udalaren aldetik, Iker Aldazabal Alkatea eta Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Immigrazioko Batzordeburua den Patricia Borinaga ere, bertan izan ziren.

Aurreko legealdian, Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinaturiko lankidetza Hitzarmenari esker, udalerriak, bertako nagusienentzako beharrezkoa den zerbitzu berri bat emateko aukera izango du.

Obra zibila eta hornikuntza lanak bukatu ondoren, orain egoitzaren ustiapena esleitzea dagokio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Jakinarazi ziguten prozesua lehen bai lehen ipiniko dutela martxan eta zentroaren irekiera, 2016. urteko uda baino lehenago izango dela.

 

Aurretik, ate irekien eguna ere egiteko asmoa azaldu zuten, Soraluzeko herritarrek aukera izan dezaten Eguneko zentroa ezagutzeko eta bertatik bertara ikusteko.