Gabonetako zuhaitzaren nundik-norakoak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abe. 2a, 19:55

zuhaitza

Gaur goizean, Udal brigadako langileek mendi gainetik ekarri dute, Plaza Barrixan ipiniko den zuhaitza . Atxolin mendira iritsi baino lehenago, Mendiola baserrikoak diren lur sailetan, entresaka lanak burutu dira orain dela gutxi. 

Bertan zenbait izei moztu dira eta jabeei baimena eskatu ondoren gaur izan da eguna kalera ekarri dena.

 

Horrela, azken urteetan ipini den Olentzero eta Mari Domingiren aterpeaz gain, aurten, berriz ere zuhaitza ipiniko da. Herritarren aldetik, ugariak izan dira zuhaitza ipintzeko eskariak eta horrela, ein batean eskari hauei erantzuna ematea nahi die Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.