Etxebizitza hutsak mobilizatzeko hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko aza. 27a, 07:40

Alokabide

Aurreko astean izandako Udal Batzarrean, AHO BATEZ onartu zen, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Alokabide S.A eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza Hitzarmena sinatzea.


Lankidetza hitzarmenaren Helburua:

Euskal Autonomi Erkidegoan etxebizitza huts edo habitatu gabeko asko daude eta aldi berean, gizarteko sektore batzuk ezin dute etxebizitza duin eta egoki bat izateko ordaindu. Egoera honi aurre egiteko, lankidetza hitzarmen hau sinatzen da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Soraluzeko Udalaren artean, udalerrian hutsik dauden etxebizitzak merkatuan jarri eta beharrizana duten elkarbizitza-unitateei bideratzeko.


Zeintzuk dira Soraluzeko udalak hartzen dituen konpromisoak:


-BIZIGUNE "Etxebizitza hutsen Programa" eta ASAP "Alokairu segurua, Arrazoizko prezioa" programen eduki eta baldintzen gainean informatzea, horretan interesa daukaten pertsona guztiei.


-Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak edota ALOKABIDE SAk horretarako bidaltzen dituen eskaera inprimakiak ematea.


-Bizigune eta Asap inguruko eskaera edo gertaeren berri ematea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politikako Sailari edota ALOKABIDE S Ari, modu egokian bideratu daitezen.


- Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politikako Sailarekin edota ALOKABIDE S Arekin uneoro koordinatuta egotea.


-Aurrez aipaturiko programa horiek sustatu eta etxebizitza hutsak erakartzeko, Udalak konpromisoa hartzen du, bere langile eta egituratik datozen beharrezko baliabidez hornitzeko. Halaber, BIZIGUNE eta ASAPen eduki eta baldintzei buruzko informazioa emateko eta eskaera- inprimakiak eman eta jasotzeko lekua eta herritarrei arreta emateko udal bulegoetan egin ahalko da.


-Urtero publizitate kanpaina bat egitea udalaren komunikabideen bidez( udalaren web orria...etb) BIZIGUNE eta ASAP programei buruz herritarrei informazio egokia emateko. Kanpainaren diseinua eta bere programazioa ALOKABIDE S Arekin koordinatuta egingo da.


-Indarreko legediaren arabera, Enplegu eta Gizarte politikako sailari eta ALOKABIDE S.A.ri, Soraluzeko etxebizitza hutsei eta horien jabeei buruz dauzkan datu guztiak ematea, horiek programaren esku jartzeko ahalegina egiteko.