Euskarazko produktuen katalogoa

FALDOIA15 2015

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA


Urteko garai hau aukera paregabea izaten danez seme-alabei eta ingurukoei euskarazko liburu, diska eta jokoak oparitzeko, Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kaleratu du.

Katalogoak gurasoentzako zein 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu, 7 ataletan sailkatuta.

 

Seme-alabak ikastetxean dituzten familiek ikastetxearen bitartez jasoko dute katalogoa hurrengo egunetan, gainontzekoek udaletxeko euskara-zerbitzuan eskuratu ahal izango dute. Paperezkoaz gain, www.katalogoa.eus helbidean katalogoaren edizio digitala aurki daiteke.

 

Edizio digitalak paperezko katalogoak baino produktu gehiago jasotzen ditu eta urte osoan zehar eguneratzen da.