Dolmenen ibilbidea seinaleztatzen duen zutarria ipini da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko aza. 25a, 08:20

Seinaleztatzea

Soraluze Alkarrekin Eginez, herri partaidetza prozesuaren barnean dagoen Mendia eta Ibaia lan taldeak adostuta, Ezoziko futbol zelaiaren ondoan Arribiribiletako zutarriaren erreplika eta "Dolmenen Ibilbidea" seinaleztatzen duen informazio-panela ipini dira.

 

Legarda baserrira dijoan bidean ematen zaio, PR-GI 94 Dolmenen ibilbideari hasiera, eta komenigarri ikusi da bai herritarrentzat baita ibilbidea egitea nahi dutenen mendizaleentzat ere gunea seinaleztatzea.

 

Azken boladan geroz eta jende gehiago etortzen da Karakate-Irukurutzeta mendilerroa ezagutu eta ikustera, beraz oso garrantzitsua da ibilbidearen hasiera adierazten duen puntua ongi seinaleztatua izatea. Horrela, ibilbidea egitea nahi dutenek erreferentzia puntu bat izan dezaten.

 

Arribiribiletako zutarriaren argazkia.

 

ARRIBIRIBILLETA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.