Aurreko astean izandako udalbatzarrean aho batez onartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Osakidetzaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Giltzagune proiektua ezartzeko.
Zertan datza?
Udalerrian, aurrez adostutako gune zehatzetan, edukiontzi bereziak ipiniko dira. Bertan gordeko dira giltzak edo aginteak, trafikoa mugatua dagoen kaleetako pibotak edo bestelako oztopoak aktibatzen diztuztenak, esku hartze azkarra egin ahal izateko.
Horrela, emergentziazko eta urgentziazko kasuetan bai suhiltzaileek, larrialdiko eta osasun zerbitzuek, ez dute oztoporik edukiko trafiko mugatuko kaleetan sartzeko, aurrez jakinaren gainean egongo bai dira, piboteak zabaltzeko giltzak edo aginteak nun dauden.
Hitzarmenak, mugagabeko indarraldia du hitzarmena sinatzen denetik.