Soraluzeko udaleko Parekidetasun Batzordeak eta Emakumeen Topaguneak, azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren bueltan egitarau anitza antolatu dute:
Azaroak 21, zapatua.
Emakumeentzako autodefensa ikastaroa.
10:00tik 14:00tara, Antzokian.
Dinamizatzaileak: Josu Lopetegui (Emakumeen euskal boxeo selekziokoenternatzailea) eta Ixa Rodriguez ( 2015ko Espainiako boxeo olimpikoko irabazlea).
*Izena emateko epea: azaroaren19arte ( udal bulegoetan edo 943753043 telefonoan)
Azaroak 24, martitzena.
Soraluzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Planaren aurkezpena. 19:00tan Antzokian.
Azaroak 25, eguaztena.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia.19:00tan Plaza Barrixan.
Azaroak 26,eguena
Haur antzerkia "Futbolariak eta Printzesak"
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Antzerki taldea:Eidabe ekimen kulturalak.10:00tan, Antzokian.
Azaroak 28, zapatua
2012tik 2014ra Soraluze BELDUR BARIK lehiaketaren inguruan jasotako proposamen guztien inguruko proiekzioa. Ondoren gaztelekuko gazteek prestatutako luncha. 18:00tan, Antzokian.