Lanpostu deialdia: Biodibertsitatea eta kontsumo arduratsuari buruzkoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko aza. 16a, 08:33

ingurugiroTeknikaria

Udal honek sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, herriko biodibertsitate eta kontsumo ardutsuarekin lotuta dagoen lanpostu bat eskaintzen du.
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

 

Betebehar espezifikoak:

• Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
• Biologia, Ingurugiro Zientzietan edota Baso edo Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua.
• EGA Titulua edo baliokidea.
• Soraluzen erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

 

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren 16tik azaroaren 30 arte, biak barne.

Interesatuek "lan-bizitza"ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.