Bihar, XX. GAZTAÑERRE AZOKA

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko aza. 13a, 08:02

EgunekoaTxiki

XX. GAZTAÑERRE AZOKA (Soraluzen, 2015ko azaroaren 14an)
Larunbat honetan, Soraluzeko Udalak eta DEBEMEN elkarteak antolatuta XX.GAZTAÑERRE AZOKA ospatuko da Soraluzen. Urtero egin ohi den bezala Erregetxen baserrietako abereak eta produktuak egongo dira erakusgai eta salgai goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.


Guztira 9 postu jarriko dira Soraluzeko baserrietan ekoizten diren produktuekin, hain zuzen ere barazkiak, frutak, eztia, gazta, ogia, bizkotxoak, pasta, mermeladak,....) eta baserriak honakoak izango dira (Lezarri, Arritxa, Arizaga, Obe, Goenetxetxo, David Elizburu, Untzeta Erdikoa, Zeleta, Azaliatxo Baserria eta Egotza Baserria).


Bestalde Soraluzeko artisauek material desberdinak erabiliz (zumitza, bustina, larrua, egurra, oihala...) egiten dituzten artisau lanak ere ikusi eta erosi ahal izango dira. Besteak beste Aitor Amor, Edurne Garate, Alberto Etxaburu, Arrate Lizarralde, Amaia Amor, Alberto Ramirez, Marta Mendo, Maite López, Nuria Muro, Kristina Albisua, Lore Gallastegi, Sara Peñalva, Saadia Nasir.


Horrez gain Pil-Pilean euskara elkartekoek taloen postua ezarriko dute. Belaitz hornidura etxeak ere salmentan dituzten baserriko produktuen berri emango dute eta Bidetxior kontsumo taldekoak ere bai. Memoria Historikoak eta Kontrargi taldekoek ere tartetxo bat izango dute.


Eguerdiko 11:30etan sagar zukuak egiteko prentsa hidraulikoaren erakustaldia egingo da eta dastatzeko aukera ere izango da.


Erregetxe plazan ere Soraluzeko baserrietan hasitako ganadu desberdinak ikusi ahal izango dira (Pirenaikak, Limusinak, Suizak, Salers, Hereford, Aberdeen Angus,), pottokak, idiak, hegaztiak, oilo eta antzarrak, txerriak, ...) eta honako baserrietatik datos: Ipiñarrietai, Iraola Etxeberria, Iraolabeitia, Osuma-Gain, Obe, Arizaga, Arritxa, Iribe, Barrenetxe, Iriarte Gain, Untzeta Erdikoa


Eguerdiko 12:30etan bertsolariak eta dantza saioa izango da Erregetxen. Jarraian Soraluzeko baserrietan bizi diren aitona-amona nagusienei omaneldia egingo zaie. Aurtengo omenduak honakoak dira:


• PILAR BELATEGI TXURRUKA (Armendia Baserria)
• MARIA IRUSTA MUGARTEGI (Arizaga Baserria)


Ondoren eguerdiko 13:00etan azokan parte hartu duten baserritarren hiru postu onenei sariak emango zaizkie.
Azoka ondoren anaiarteko bazkaria ospatuko da Txurruka jatetxean.

 

Astean zehar antolatu diren ekitaldien berri ematen duen kartela:

 

AstekoaTxiki