Baserritarren eskariei erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko aza. 12a, 07:56

Urkia zelai

Udaletxeko Ingurumen eta Landa Garapeneko departamentua, buru belarri hasi da lanean, irailean baserritarrekin edukitako bileran, hauek mahai gaineratu zituzten eskariei erantzunez.Orain arte buruturiko lanen artean, besteak beste:


Urkia zelaiko "paso Canadiensea"ren garbiketa lanak burutu dira. Lurrez beteta aurkitzen zen eta lehenik eta behin, urak bideratzeko erretena garbitu egin da eta ondoren zuloa lurrez hustu.


Ura bideratzeko erretena.

 

urkia zelai2

 

Zuloa usteko isurbidea ere garbitu da.

 

urkiazelai1

 

Aurretiko egoeraren argazkia.

 

Urkiazelai aurretik

 

Ozuma-gaineko "paso Canadiensea"ren garbiketa lanak ere egin dira.

 

Ozuma-gain

 

Zuloa usteko isurbidea ere garbitu da.

 

Ozuma-gain2

 

Bestetik, Ezoziko parkea ere goitik behera garbitu da. Bazeukan bai premia!

 

ezozi


ezozi2


ezozi3

 

Azkenik; Argarate baserria baino lehenagoko kurban, ispilu bat ipini da ibilgailuen joan etorria ikusteko eta gune arriskutsu hau ekiditeko.

 

Argarate ispilua

 

Ondorengo hilabeteetan lanean jarraitzeko borondatea azaldu du, Ingurumen eta Landa Garapeneko zinegotzia den Javier Garmendiak, "badago zer egina eta", gaineratu du.