GOT Río 2016 Gazte Olimpic Team

rio 2016 irudi osoa

Udaletxeko, Haurrak eta Gazteak Batzordeak GOT Río 2016 Gazte Olimpic Team egitasmoaren berri ematea nahi die, Soraluzeko gazteei. Egitasmo hau, Gazteaukera (Euskadiko Gazteen atariak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzaren menpe dagoena) eta Basque Team-ek( Irabazi asmorik gabeko Fundazioa) antolatzen dute.


2016an Rion egingo diren Joko Olinpikoetara joateko txartela eskuratu nahi zenuke?


2016an Rion egingo diren Olinpiadetako giroa gozatu, bizi eta kontatzeko prest bazaude aukera paregabea duzu honakoa. Gainera esperientzia guztia musu-truk irtengo zaizu!


Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi duzu eta Rioko Joko Olinpiko edo Paralinpikoetarako txartela eskuratu? 2015eko urriaren 15ean hasi eta abenduaren 15a bitartean abian izango den lehiaketan parte hartzea baino ez duzu!


Idaztea, argazkiak egitea eta bideoak grabatzea atsegin duzu? Komunikatzaile trebea zara? APROBETXATU AUKERA ETA PARTE HARTU!


Nork parte hartu dezake: baldintzak


GazteBizHitza atarian harpidetza egitea
18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea bidaia baino lehen.
Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuak egotea.
Lanak originalak izan behar dira.


Bakarka parte hartu behar da ekimenean (ezin da taldeka parte hartu)
Euskaraz eta gazteleraz maila ona izatea, bai idatziz bai ahoz. Ingelesaren ezagutza komunikatzeko (ez da titulurik eskatuko).


Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako eta Basque Teameko kanal ezberdinetan publikatzeko aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.


Informazioa gehiago:
http://www.gazteaukera.euskadi.eus/albistea/2015/2016an-rion-egingo-diren-joko-olinpikoetara-joateko-txartela-eskuratu-nahi-zenuke/r58-gbh001/eu/