Bihar, 12:00tan, Plaza Barrixan Elkarreteratzea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko aza. 9a, 13:50

candela

Bihar, asteartea, hilaren 10a, MEMORIAREN EGUNA dela eta, eguerdiko 12:00tan, Plaza Barrixan, Udaletxeko alderdi guztiek (EH BILDU, EAJ-PNV eta PSE-EE) adosturiko elkarretaratzerako deialdia luzatzen zaie herritar guztiei.

 

Ondorengo Erakunde adierazpena adostua izan da :

 

"Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei zor diegu egia, justizia eta erreparazioa eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.
Egindako mina aitortuz eta giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen, errespetua beste edozein kausa edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dagoela onartuz jarriko ditugu etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak eskatzen dituen oinarri sendoak.
Eta guztion artean eraiki behar ditugu oinarri horiek, ez baitago inor soberan. Horregatik, gure herrian bakea, giza-eskubideen kultura eta elkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarritutako bizikidetza sustatzeko konpromisoa hartu dugu".