Kanpainaren helburua:
-Erosketak egiterakoan erabiltzen ditugun plastikozko poltsa eta bilgarrien murrizpena bultzatzean datza. Telazko poltsa eta tupperren erabilera sustatuz, herritarren artean ohitura jasangarriak barneratzen joatea.
Kanpainaren dinamika:
-Tupper edo telazko poltsa ekartzen duten bezeroek, 25 euroko 2 erosketa-bonoren zozketan parte hartuko dute. Zozketan parte hartzeko, erosketa-tiketaren atzean; Izen Abizena eta telefono zenbakia idatzi eta zozketa-kutxara bota beharko dute.
- Hilabetero, denda guztietako tiketak batuko dira eta ondoren zozketa egingo da udaletxean. 25 euroko 2 bono zozketatuko dira 4 hilabetez.
- Erosketa-bonoak herriko dendetan gastatzeko izango dira.