Urtea bukatzeko bi hilabete eskas gelditzen diren honetan, Udal Gobernuaren aldetik herritarrei jakinarazi nahi zaie, Hirigintzako departamentuak zergatik ez duen Errabal kaleko urbanizazio lanak burutu. Konkretuki, Udalak onarturiko Irisgarritasun planak Errabal kalean irisgarritasuna bermatzeko zenbait neurri aurreikusten zituen, besteak beste, dagoen espaloia kentzea. Eta lan hauek 2015. urtean zehar egitea espero zen.
Lan hauek egiteko 153.182€tako aurrekontua zegoen, hauetatik 63.000€ diru-laguntza bitartez finantzatzea aurreikusten zen. Zoritxarrez, aurreikuspena ez da bete, ez baita diru-laguntzarik jaso, ondorioz ezin izan dira lanak burutu. 2015ko aurrekontu proiektua goitik behera aztertu ondoren konturatu gara, BILDUren aurreko udal gobernuak egindako aurreikuspenak bertan behera gelditu direla neurri handi batean. Hau da; diru-sarrera moduan aurreikusten ziren diru-laguntzen zenbateko orokorretik 243.000€tik hain zuzen ere, bakarrik 60.297€ izan dira udalak ,diru-sarrera bezala jaso dituenak.Aurreikusitakoa baino -182.703€ gutxiago, guzti honek udal kontabilitatean suposatu duen desorekarekin. Hau al da BILDUk udal gobernu berriari utzitako "karamelua" ?