Mila esker, hilerrian egindako lanagatik!

udal brigada

Igandean, Domu Santu edo Santu Guztien eguna dela kontutan edukita, aste guztian, Udal brigadako langile guztiak, buru belarri ibili dira hilerria txukuntzen. Badakigu egun berezia izaten dela Soraluzetar askorentzako egun hau, kanpotik ere, beraien senideak bisitatzera jende ugari etortzen bai da. Egin dituzten lanen artean:

 

Belar txarrak kendu, 10.000kg hartxintxar bota dituzte hilobi arteko bideetan, esku barandak eta bertako farolak margotu dituzte, kapila goitik behera garbitu dute.etb.

 

Benetan buelta ederra eman diote aurretik zegoen egoerarekin alderatuz. Bazeukan bai premia ederra hilerriak. Mila esker, egindako lanagatik !!!