2007. urtean eman zitzaion Soraluze Baso Bidez egitasmoari hasiera, konkretuki, Urkia Zelaiko gunean 1750 pago landatuz. Landaketa hauek egitea posible izan zen, Udalak 4 jabe pribatuekin Hitzarmenak sinatu zituelako. Adostuz, 30 urtetan lur sail hauen kudeaketa ,Udalaren esku uztea.
Burutuko diren lanak, ondorengo lur sailetan egingo dira: Karakateko parkea deritzon lur sailean, Urkia Zelaiko gunean ( Manditurriko iturriaren gainean) Atxolin eta Pagobedeinkatu izeneko lur sailetan. Guztira 17 hektareako eremua garbituko da.
Soraluzeko Udaleko Ingurugiro eta Landa Garapeneko departamentuak 10.530€tako aurrekontua aurreikusi du lan hauek aurrera eramateko. Garbiketa lanak, Osuma basolanak enpresak burutuko ditu.