Jaixen balantzea egiteko bilera

2015ko jaixak

Badira dagoeneko hilabete batzuk aurtengo jaixak amaitu zirela eta, pasatakoaren balantzea egin nahi dugu orain, urtero egiten dugun moduan.

Aurtengoan baina, balantze horretara jende gehiagoren iritzia eta ekarpena ekarri nahi ditugu, era horretara aurten gaizki egindakoak edo hobetu beharrekoak identifikatzea errazagoa izango delakoan.

 

Asmoa, era batera edo bestera jaietan antolatzen diren ekintzetan parte hartzen dugun pertsona edo elkarterik gehienak elkartzea da eta ordu pare bateko bilera batean jaien gaineko balorazioa egitea.

 

Hortaz, eskertuko genizu(e)ke zeu edo zeuen taldeko ordezkariren bat edo batzuk azpian zehaztutako egun eta orduan antolatu dugun bilerara etortzea.

 

EGUNA: Urriak 29, osteguna.
ORDUA: Arratsaldeko 7ak.
TOKIA: Antzokia.