Soraluze, kaleratzerik gabeko herria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko urr. 26a, 07:53

stop

Aurreko urriaren 15an izandako Udal Batzarrean, udaletxeko alderdi guztiek, aho batez onartu zuten Soraluzeko udalerria "kaleratzerik gabeko herria" izendatzea. Onarturiko mozioan, oinarria, Kaleratzeak Stop Desahucios plataformaren testua izanik, Euskadiko udalerri guztietan aurkeztua izan dena, Soraluzeko udalak ondorengo konpromisoak hartzen ditu:


-Etxe-gabetzeak saihesteko jarduera guztiak koordinatuko dituen pertsona edo organismo bat izendatuko du.
-Beharrezkoak diren baliabide eta neurri guztiak erabiliko ditu lehen etxebizitzako kaleratze eta irtenarazteak galarazteko.
-Udalerri honetan jarduten duten finantza erakundeengana joko du fede oneko zordunen kaleratzeak geldiaraz ditzala eskatzeko, jabetzan dituzten etxebizitza hutsen errolda galdatzeko eta hutsik dauden etxebizitza hauek alokairu sozialeko programa publikoen zerbitzura jar ditzaten exijitzeko.


Zentzu honetan, Osasuna, Gizarte Ongizate eta Immigrazioko batzordeko burua den Patricia Borinagak, jakinarazi nahi du, "berak zuzentzen duen saila, kaleratze kasuen aurrean Udal jarduera arautzen duen protokolo bat lantzen dabilela". "Aurreko legealdian adostua eta onartua egon behar zen protokoloa baina oraindik egin gabe dagoela" gaineratu du.


Gaur egungo, Udal gobernuaren nahia, kontutan edukita gaiak duen garrantzia eta udala herritarrekiko erlazio zuzena duen administrazioa izanik, kaleratze kasuen aurrean osoko irtenbide bat emateko asmoz, hurrengo Udal Batzarrerako protokoloa eramatea nahi da bere eztabaida eta onarpenerako.
Protokolo honen oinarriak idatziak daude jada eta Ongizateko batzordeko kideei ere banatu zaizkie, udal teknikari, Udaltzain buruari eta Kaleratzeak Stop Desahucioseko Debabarrenako plataformako kideei ere, beraien balorazioa eta ekarpenak egin ditzaten.