Atzo, Udal Batzarrean eztabaidatu eta bozkaturikoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko urr. 22a, 08:50

udaletxea2015

Ondorengo gai zerrenda eztabaidatu eta bozkatu zen: 

 

1.-Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren behin-behineko onarpena.

AHO BATEZ, onartu zen.

 

2.-Uraren euskal agentzia eta Soraluzeko Udala elkarlanean aritzeko protokoloa, Soraluzeko udalerrian dauden jabari publiko hidraulikoko ibai-ibilgu eta ertzetan batera lan egiteko.

Puntua onartu egin zen. 6 bozka alde, EAJ eta PSE-EE eta 5 abstentzio BILDU.

 

3.-Larrialdietako pisuaren esleipena.

AHO BATEZ, onartu zen.

 

4.-Taxiak. 2016rako tarifen proposamena.

2016.urterako ez da igoerarik proposatzen. AHO BATEZ, onartu zen.

 

5.- Kreditu transferentzien bidezko kreditu aldaketarako 8/2015 zk.ko espedientea.

Kreditu aldaketa onartu egin zen. 6 bozka alde, EAJ eta PSE-EE eta 5 Bozka aurka, BILDU.

 

6.- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituen, Enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak gauzatzeko, Elgoibarko, Eibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko Udalen artean burutzen den kudeaketa, Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena. Eskualdeko enplegu plana.

AHO BATEZ, onartu zen

 

7.-Lurzoru-hiritarreko, kontsolidatutako bizitegi-eremuetan, lokalen erabilera etxebizitza erabilerara aldatzeko jardueren ordenantza arautzailea.

AHO BATEZ, onartu zen.