Hitzaldia: Ikasleen arteko harremanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko urr. 19a, 08:09

hitzaldia

Soraluzeko Udaleko Hezkuntza Batzordeak "Ikasleen arteko harremanak. Nola aurre egin eskola-jazarpenari." izenburuko hitzaldia antolatu du guraso eta hezitzaileentzat, azken urteetan martxan daukan "Gurasoentzako Eskola" programaren bitartez. Aipatutako programa honek, izenak berak ondo adierazten duen moduan, gurasoentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu, hitzaldi edo tailerren bitartez.


Hitzaldia, aurten antolatzen den bigarrena , Isabel González Acha psikologo klinikoak egingo du, gazteleraz izango da, eta bina orduko bi saiotan egingo da, urriaren 20an, asteartea, lehenengoa, eta, handik hamabost egunera, azaroaren 3an, bigarrena; biak ala biak arratsaldeko 6etan herriko antzokian eta haurtzaindegi zerbitzua izango da.


Zer da eskola-jazarpena? Nola detektatzen da? Erreparatzen al diegu gure seme-alaben eta beren lagunen arteko harremanei? Kontatzen al digute eskolan nola sentitzen diren? Nola jokatu behar dugu jazarpen arazo baten aurrean? Gure seme-alaben gatazkek zein eragin dute gurasook beste guraso batzuekin ditugun harremanetan?... dira bi hitzaldi edo saio hauetan erantzuten ahaleginduko garen galderetako batzuk.