Atzoko Udal Batzarraren nondik- norakoak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko urr. 16a, 08:02

udaletxea2015

Ondorengo gai zerrenda eztabaidatu eta bozkatu zen. 

 

1.- 2015eko uztailaren 23ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
AHO BATEZ, onartu zen

 

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

 

3.- 2016. urterako ordenantza fiskalak.
Ondorengo proposamena AHO BATEZ onartu zen: 2016 urtera begira zerga eta tasak bere horretan ustea proposatzen da ez da igoerarik aurreikusten.
Zabor bilketari dagokionean aldiz, %3,6ko igoera 5. Edukiontzia erabiltzen ez dutenen eta %1eko igoera gainerako tarifa guztietan.
Bestalde, EAJk gaur egunean indarrean dagoen, hutsik dauden etxebizitzen jabeei, Ondasun Higiezinen gaineko zergaren %75ko errekargua bertan behera uztea proposatu zuen. Proposamena EZ ZEN ONARTU, BILDUk eta PSE-EEk aurka bozkatu bai zuten.

 

4.- Kreditu transferentzien bidezko kreditu aldaketarako 8/2015 zk.ko espedientea.
BILDUko Udal taldeak, puntua mahai gainean uztea proposatu zuen. Proposamena mahai gainean utzi zen

 

5.- 2016. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
AHO BATEZ, Santa Ana eguna izatea erabaki zen.

 

6.- Lankidetza hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko.
AHO BATEZ, onartu zen.


7.- Etxe-gabetzeen kontrako mozio bateratua.
AHO BATEZ, onartu zen.

 

8.- Adierazpen Instituzionala, errefuxiatuei buruzkoa.
AHO BATEZ, onartu zen.

 

9.- Adierazpen Instituzionala, emakumeen mundu martxari buruzkoa.
AHO BATEZ, onartu zen.

 

10.- Eskari eta galderak.