Udaletxeko Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Immigrazio departamentutik gogorarazi nahi da Soraluzeko herritar guztiei, Urriaren 5tik aurrera eta hurrengo hilaren 30bitartean, martxan dela 2015ko gripearen kontrako txertaketa kanpaina.
Gripea gaitz infekzio eta oso kutsakorra da edonori eragin diezaiokeena. Orokorrean, gaitz onbera da, baina konplikazioa larriak eragin ditzake ondorengo arrisku taldeetan eta txertaketa kanpaina hauei zuzenduta dago gehien bat.
• 65urtetik gorako pertsonentzat
• Diabetesa eta gaitz kronikoak dituzten pertsonentzat
• Haurdun daudenentzat.
• Osasungintzan lanean dihardute profesionalentzat.
Txertoa hartzeko, anbulatoriora joatea besterik ez dago. 65 urtetik gorakoek osasun txartela edota NANa aurkeztea besterik ez dute. Beste kasuetan, erizainarengana joan beharko da, honek beharrezkoa den txartela luzatzeko.