Mariana Rondón zuzendariaren "Pelo malo" filmak zabalduko du ostegun honetan "Ostegunetako pelikulak" egitasmoaren udazkeneko zikloa. Pelikula honek sari ugari jaso du 2013. urtean estreinatu zenetik, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, besteak beste.
"Ostegunetako Pelikulak" egitasmoa Soraluzeko Udaleko Kultura Sailak antolatzen du. Iaz jarri zen abian eta herritarrei herrian bertan kalitatezko zinea ikusteko aukera ematea du helburu moduan.
Pelikulak, egitasmoari jarritako izenak adierazten duen moduan, ostegunetan ematen dira, hamabostean behin, iluntzeko 9etan, antzokian, euro 1ean.
IV. zikloa ondorengo filmek osatzen dute:
- Urriak 8: "Pelo Malo". (Gazteleraz)
- Urriak 22: "Short Team 12". (Ingelesez, euskarazko azpt.)
- Azaroak 5: "El método Arrieta". ( Gazteleraz)
- Azaroak 19: "Vivier es fácil con los ojos cerrados". (Gazteleraz)
- Abenduak 3: "Amama". (Euskaraz)
- Abenduak 17: "Jai Alai Blues". (Euskaraz, gaztelerazko azpt.)