Karpa berri bat erosteko diru-laguntza eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko urr. 6a, 08:22

BIZI KALE

Atzo sinatu zuten Soraluzeko Udalaren eta Bizikaleren -herriko merkatari elkartearen- arteko 2015eko lankidetza-hitzarmena.

 

Hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programaren eskutik, 2016. urterako karpa berri bat erosteko eskaera egin da. Karpa honekin, Soraluzeko Udalak Bizilaleren jarduera errazteko asmoarekin, ekipamenduak hobetzeko prozesua lantzen jarraitzen du.

 

Helburua; Herri mailan, merkataritza bultzatu eta sustatzeko ekintzak garatzea eta hauek ahalbideratuko dituzten azpiegiturak hobetzea eta erraztea.


Aurretik aipatutako helburua lortze aldera, karpa modular bat erosiko da, 10X25 metrokoa. Azpiegitura hau erosteko 18.800€tako aurrekontua aurreikusten da.

carpa1