Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzan hiru urte daramatzate "Seguru baietz- Sí, seguro" sentsibilizazio-kanpaina aurrera eramaten. Kanpaina hau 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan egiten ari dira.
Horretarako, erabilera anitzeko kamioi bat eta bi karpa dituzte eta Soraluzeko Udalak aproposa ikusi du erakusketa hau Soraluzera ekartzea. Hau da, ibilgailuetan haurrak lotzeko sistemei buruzko informazio eta erakustaldi-saio bat antolatzea herriko haur hezkuntzako eta /edo lehen hezkuntzako zentroekin elkarlanean.
Urriaren 9an, arratsaldeko 16:00etan Zubi nagusian izango da sentsibilizazio-kanpaina. Zertan datza?
Familiei eta haurrei bideraturiko informazioa emango da, autoan haurrak lotzeko dauden sistemak ezagutu ditzaten.
Helburuak:
•Autoan haurrak lotzeko sistemak ezagutzea eta egoki erabiltzea.
•Haurrak lotzeko sistemen erabileraren gainean indarrean dagoen araudia betetzen dela
egiaztatzea.
•Sistemok egoki erabiltzea, haurraren pisuari eta tailari egokituta.
•Ibilgailuan haurrak lotzeko aulkiak erabiltzen dituztenen galderarik ohikoenei erantzutea.
•Parte-hartzaileei haurrak lotzeko sistemei buruzko informazio-materiala entregatzea.
Zalantzak argitzeko:
bidehezkuntza@trafiko.net edota ondorengo telefonora deitu dezakezu: 945 018873