Aste honetan, Kiroletako kontseilu goreneko bi funtzionario etorri dira Soraluzera, 2010an Espainiako Futbol Federazioaren bitartez, futbol ez profesionalari emaniko diru-laguntzaren xedea bete den ikuskatzera. 2010an Kiroletako kontseilu gorenak, 150.000€tako diru-laguntza eman zuen Soraluzeko futbol zelaiko belar artifiziala ipintzeko lanak burutzeko.
Lan hauek, egoki egin ziren ikuskatzera etorri dira bi pertsona hauek. Bertan izan dira instalakuntzak ikusten eta ziurtatu dute emaniko diru-laguntza ondo erabilia izan dela. Aurten ere Soraluzeko Udalak diru-laguntza eskaera berria egin du, Futbol zelaiko instalakuntzak egokitzeko. 23.615€ tako diru-laguntza hain zuzen ere. Zertan datza eskaera?
Aldagela zaharraren teilatua eta hezetasunak konpontzea.
Futbol zelaiko inguruan falta den sarea eta esku baranda ipintzea.
Aldagela berrientzako ur bonba berria eta ureztatzeko bonba ekipoarentzako babes neurriak