Pintada garbiketak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko ira. 30a, 08:07

pintadak

Aurreko astean hasi ziren Udal brigadarako kontrataturiko 2 langileak lanean. Udal Gobernu berriak, herria txukun, garbi eta herri mantentze-lanei lehentasuna ematea dauka helburu. Lan hauek egiteko, 2 langile berri hauen laguntzari esker, buru belarri ekin zaio garbiketei eta txukuntze-lanei. Adibide bezala, orain arte egindako lanak ditugu; besteak beste, Frontoiko 5.zenbakiko eta hezkuntzarako erabilera duen eraikinaren pintada garbiketak. Ondorengo hilabeteetan, herriko hormetako pintadak kenduko dira baita kaleetako esku barandak margotu ere. Badago bai, zer egina!

 

Frontoiko 5.zenbakiko etxebezitza lanak bukatu ondoren.

pintadak1

 

Frontoiko eraikin zaharra margoketa lanak egin aurretik.

pintadak2

 

Lanak egin ondoren

pintadak3