Udazkeneko ANTZERKI GARAIA Zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko ira. 21a, 14:00

Sucedioenotoño Kartela

Soraluzeko Udaleko Kultura Sailak 4 antzezlan programatu ditu aurtengo udazkenerako ANTZERKI GARAIA zikloaren barruan. Zikloa zapatu honetan, irailak 26, hasi eta abenduaren 4an amaituko da, hilean antzezlan bat ikusi ahal izango delarik, bi euskaraz eta bi gazteleraz. Antzezlanak, lehendabizikoa izan ezik, zeina zapatu honetan arratsaldeko 8etan taularatuko duten, ostiraletan eskainiko dira, iluntzeko 22:15ean, Herri Antzokian.

 

EGITARAUA

 

Irailak 26, larunbata, 20:00h.
"Sucedió en otoño" (Gazteleraz)
Zuzendaria: Iratxe Gallardo.
Aktoreak: Piedad Larrañaga, Nati Pozuelo, Andoni Markinez, Jesus Cancelo, Saray Luces.
Konpainia: Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerra.

 

Urriak 2, ostirala, 22:15h.
"Erdibana" ( Euskaraz)
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Iker Galartza.
Konpainia: Txalo.

 

Azaroak 6, ostirala, 22:15h.
"De cuerpo presente" (Gazteleraz)
Zuzendaria: Galder Pérez.
Aktoreak: Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Mari Cruz Melgosa, Ylenia Baglieto.
Konpainia: Gluglu.

 

Abenduak 4, ostirala, 22:15h.
"Erdaldun berrien kluba" (Euskaraz)
Zuzendaria: Idoia Etxeberria.
Aktorea: Olatz Pagalday.
Konpainia: AED

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.