Udalaren aldetik, Ingurumen eta Landa Garapenerako batzorde burua den Javier Garmendiak, alkateak, Iker Aldazabalek eta Nekane Jauregik, Ingurugiro Teknikariak parte hartu zuten.
Debemenen (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea) aldetik berriz, Agurtzane Etxaniz egon zen.Hainbat gai, kezka, arazo eta iradokizun mahai gaineratu ziren bertaratutakoen aldetik, besteak beste:
Landa guneko bideei dagokionean:Hauen mantentze eta konponketa lanak,bide ertzen garbiketa, hauen erregularizazioa ordenantza bitartez, seinalizazioa,bertako urak bideratzeko lanak, ganadua ez pasatzeko "paso canadienseak" ipintzeaeta daudenak garbitzea etb...
Bestalde; Mendi gaineko eremua babestea eta motordun ibilgailuen erabilera arautzea ere proposatu zen.
Azkenik,telefonoko kableen mantentze ezaz eta solte dabiltzan txakurrek sortarazten dituzten arazoez ere.
Guzti hau kontutan edukita, udal gobernuaren asmoa, lehentasunak ezarri, adostu eta 2016ko Ingurumen eta Landa Garapeneko aurrekontua egikaritzea da.