Pintadak PHIko patioan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko ira. 14a, 16:58

pintada1

Gaur goizean Plaentxia Herri ikastetxeko patioan egin diren pintaden berri izan dugu. Zoritxarrez, ez da gauza berria, eraikineko hormak ere behin baino gehiagotan margotuak izan dira pintada desberdinez eta azkenak ikasturtea hasi baino lehenago garbitu dira udal brigadaren laguntzaz.
Udalaren aldetik ekintza hauek salatzea nahi dugu eta ahaleginak eta bi egingo ditugu pintadak egin dituztenak identifikatzeko.
Goizean bertan, udal brigadako langileak ibili dira pintadak kentzen. Nola gelditu denaren argazkia atxikitzen dugu.

pintada2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.