Eguneko Zentroaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko ira. 14a, 08:45

Egoitza

Estaziño kaleko Eguneko zentroaren egokitze lanek izan duten atzerapenak direla eta Udal Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Plangintza, Inbertsioak eta Prestazio Ekonomikoko Zuzendaritza orokorrarekin harremanetan ipini da egoeraren berri izateko eta bereziki lanak noiz amaituko diren jakiteko.

 

Zuzendaritzatik jakinarazi digute lanak, irailaren azkenengo asterako bukatuko direla eta lokalaren hornikuntza urriaren erdi aldera. Horrela, egiteko geldituko litzatekeena,lokalaren erabilera eta kudeaketaren esleipena izango litzateke. Egoitzak 20 pertsonentzako lekua izango luke. Gai honetaz, Alkateak, Iker Aldazabalek eta Ongizateko batzorde burua den Patricia Borinagak , urrian udaletxean burutuko den bileran hitz egingo dute, Foru Aldundiko Plangintza, Inbertsioak eta Prestazio Ekonomikoko Zuzendaritza orokorrarekin. Bileran jakinaraziko zaie egoitza lehen bai lehen zabaltzeko beharraz eta eskatuko zaie erabilera eta kudeaketa esleitzen duen prozedura ahalik eta arinen martxan jartzea.

egoitza1

 

Proiektu honek, betidanik udalerriko alderdi politiko guztien babesa izan du, hasiera, 2014ko uztailean eman zitzaion.Konkretuki, Gizarte Politikako Foru Diputatua zen, Ander Rodriguez, eta Soraluzeko Alkateak, Hiart Arluziagak, sinatu zuten hitzarmena gauzatu zenean. Hitzarmenaren arabera, Soraluzeko Udalak Estaziño kalean dagoen 200m2 azalera duen lokala lagatzen dio Foru Aldundiari eta honek 409.228€tako (BEZa barne) inbertsioa egiten du lokala egokitzeko eta atontzeko.