Garapen ekonomiko, industria eta enplegu batzordearen sorrera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko ira. 10a, 08:01

INDUSTRIALDEA

Astearte honetan burutu da Garapen ekonomiko, industria eta enpleguko lehenengo batzordea.

Hauteskunde kanpainan, gaur egunean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazi zuten batzorde hau sortzearen beharra. Eta Udal Gobernu berriak, hitz emandakoa bete du.


Hauek izan zirelarik jorratu ziren gaiak:


1-Herriko enpresetara egindako bisiten berri ematea.


Uztailean,herriko enpresekin kontaktatu eta bilera desberdinak burutu ziren interesa agertu zutenekin. Guztira 19 enpresa bisitatu ziren. Aurretiaz, udalak kontrataturiko IEteam enpresak lanketa egin zuen beraiekin, Udalarekiko zituzten kezka, kexa eta iradokizunak jasoz.
Uztailean egindako bisitek 2 helburu izan zuten. Aurretiaz azalduriko kezka, kexa eta iradokizunak mahai gaineratu eta argitu. Eta beste alde batetik beraiek, barrura begira ,zuten egoeraren berri ematea eta udalak jakitun izatea.


Guzti hau kontutan edukiz, txosten bat egingo da egoeraren Diagnositzat erabiliko dena ondoren ekintza plan bat gauzatzeko. Helburua; Udalaren eta herriko enpresen arteko elkarlan publiko-pribatua sustatzea eta bultzatzea da.


2-Hainbat gai.


Merkataritza: Irailaren 7an, HIRIGUNE (Merkataritzako diru-laguntza deialdia) argitaratu zen.


Lotura atxikitzen da: https://www.euskadi.eus/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2015/09/1503790e.shtml


Udalaren asmoa, 2016 urtera begira BIZI KALE, udalerriko merkatari elkartearekin batera, eta batzordeko kideen ekarpenak kontutan hartuz, deialdira aurkeztu beharreko proposamenak adostea da.


Enplegua: 


Irailetik urte bukaera-arteko kontratazioen berri ere eman zen. Alde batetik martxan dagoen prozesua azaldu zen. Soraluzeko Udal Enplegu Plana. Udal brigadarako, 2 peoiren kontratazioa hain zuzen ere.Kontratazioa, 5 hilabetekoa izango da eta lanaldi partzialez izango da ( %55) Lanaldia kontratatzeko deialdia eginda dago. Irailaren 11an amaitzen da.


Lotura atxikitzen dugu: http://www.plaentxia.eus/komunitatea/udaletxeko-komunikazioa/603-udal-brigadarako-peoiak-kontratatzeko-eskaintza


Bestalde; Debabarreneko Enplegu Plana. Beste 2 pertsona kontratatuko dira. Enplegu plan hauek Lanbidek %100an finantzatzen ditu.


Azkenik; Ingurugiro teknikariaren kontratazioa. Gaur egun ,lanean dagoen teknikariak urte bukaera-arteko kontratua dauka. Pertsona honek burutzen dituen lanei jarraipena emateko kontratazio berri a egingo da.