Lan hauen helburua, nahiz eta haizea eta euria handia egin, estalpea erabilgarri izatea da. Gaur egun, eguraldi zakarra dagoenean, estalpearen ertzetatik euria sartzen da estalpea erabil ezin bihurtuz. Lan hauei esker, estalpearen perimetroa itxi ahalko da erabilgarri eginez nahiz eta eguraldia lagun ez izan.
Proiektuaren exekuzioak 50.168€ tako aurrekontua dauka. Plaentxi Lehen Hezkuntzako ikastetxeak 22.168€ tako ekarpena egiten du eta Soraluzeko Udalak 28.000€takoa. Udalaren aldetik,eskerrak ematea nahi dizkiogu PHIri eginiko esfortzu ekonomikoarengatik.
Lanak erritmo onean doaz eta espero da irailaren bukaerarako amaitutzat egotea.