Traste zaharren bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko ira. 3a, 09:59

altzariak

Azken hilabeteetan konturatu gara herritarrek edozein ordutan eta egunetan, altzari zaharrak kalean uzten dituztela. Ohar honen bitartez gogorarazi eta jakinarazi nahi diegu horretarako, Debabarreneko Mankomunitateak baduela altzari hauek jasotzeko zerbitzua. 

 

Jarraitu beharreko prozedura honako hau da: 


• Mankomunitatera deitu behar da, trasteak non utziko diren azaltzeko. Telefono zenbakia 943.70.07.99 da (deiak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, hartzen dira)
• Altzariak eta tresnak edukiontzi gunerik hurbilenean utzi behar dira, 20:30etik 21:30era, oinezkoei igarotzea galarazi gabe, eta edukiontzien kontra jarri gabe
• Egun bakoitzeko ezin da gela bat baino gehiago atera

 

Bilketa eguna Soraluzen, ostegunetan izaten da.

 

Zer utzi daiteke?


• Altzariak eta trasteak (koltxoiak)
• Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin labeak
• Telebistak, bideoak, musika ekipoak
• Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak...


Zer ezin daiteke utzi ?


• Produktu toxikoak (margoak, aerosolak)
• Inausketa eta berdeguneetako hondarrak
• Obra txikietako hondakinak: Komunak, azulejoak, hodiak, zaborra...

 

Informazio gehiago nahi baduzu Mankomunitateko lotura atxikitzen dugu: http://debabarrena.eus/eu/zerbitzuak/traste-zaharren-bilketa

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.