Gaurtik aurrera, 15 eguneko epea zabalik gelditzen da, Frontoi Kaleko 5, 1.ezk, kokatzen den Udal jabetzakoa den etxebizitza errentan esleitzeko. Oinarriak, Soraluzeko Udaleko gizarte zerbitzuetan ikusgai eta eskuragarri dituzue.
Soraluzeko Udalak, 2015eko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, hurrengo hau erabaki zuen bere kideen aho batekotasunez:
Maisuen etxean kokatuta dagoen udal jabetzako etxebizitza bat (Frontoi kalea 5, 1.ezk.) errentan esleitzeko deialdia egitea (oinarriak 2011ko abenduaren 15ean sartu ziren indarrean, 236 zk.ko GAO).
15 laneguneko epea irekitzea eskabideak egiteko eta esleipen prozesuan parte hartzeko beharrezko diren agiriak aurkezteko. Aipatu epea iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen.
Prozedura arautzen duten oinarriak Soraluzeko Udaleko gizarte zerbitzuen sailean egongo dira ikusgai eta eskuragarri.
Iragarkiaren lotura:
https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/08/31/c1507686.pdf