Bi peoi kontratatzeko lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abu. 27a, 12:13

brigada

Udal honek bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin "Berritze eta mantenu lanak jarduketa mugatuko udal guneetan" izeneko propiektua burutu ahal izateko.

 

Kontratazioa bost hilabetekoa eta lanaldi partzialez izango da (%55a).
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

 

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:


- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).

- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.