Argi-mozketen arazoa konpontzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko abu. 26a, 13:48

Gabolats

Azken lau egun hauetan, konkretuki Gabolatz kalean, argirik gabe egon da kalea. Badirudi asteburuan izandako eguraldiak eragina izan duela,argiteria publikoan. Udaletxetik jakitun gara egoeraz eta guzti honek suposatzen duen arrisku, arazo eta kezka, bizilagunen artean.

 

Hau horrela izanda, jakinarazi nahi dugu, argiteria sistema berria ipini duen elektrizitate enpresa, buru belarri, lanean dabilela arazoa konpontzeko asmoz. Espero dugu, lehen bai lehen arazoa identifikatu eta konponduko dutela.


Udalaren aldetik, herritarrei, barkamenak eskatzea nahi dizkiegu sorturiko eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.