Uztailaren 23an, izandako ez ohizko Udal batzarrean, aho batez onartu zen, Frontoi Kaleko 5-1ezk, zenbakian dagoen eta udalaren jabetzakoa den etxebizitza alokairuan esleitzeko deialdia. Etxebizitza, 2014ko abuztuaren 28tik, hutsik aurkitzen zen.
Alokairuaren iraupena urte batekoa izango da, eta beste urte betez luzatzeko aukera egongo da, hau da 2017arte.Kontutan eduki behar da, 2017. urtean ere, udalaren jabetzakoak diren beste 5 etxebizitzen kontratuak amaitzen direla. Ondoren,esleipen deialdi berri bat egin behako da.
Prozesuan parte hartzeko, 15 eguneko epea egongo da, eskaerak eta aurkeztu behar den dokumentazioa mahai gaineratzeko. Epea zenbatzen hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera. Kontutan edukita, aurretik daukagun opor garaia, eta herritarrei prozesuan parte hartzeko erraztasun guztiak emateko asmoz, iragarkia abuztuaren bukaerara bidaliko da argitaratzera, horrela irailean, herritarrek beraien eskariak aurkezteko aukera izango dutelarik.
Eskaera bat baino gehiago izango balira, esleituak ez direnak, itxaron zerrendan geldituko lirateke (Bakoitzak jasotako puntuazioaren arabera) eta dauden etxebizitzaren bat libre geldituko balitz, zerrendako hurrengoak beteko luke. Prozesu honek, 2017arteko baliozkotasuna izango luke.
Esleipen prozedura arautzen duten oinarriak, Ongizateko Departamentuan egongo dira eskuragarri.
Gai honi lotuta Ongizateko Departamentuko burua den Patricia Borinaga, sozialistak, ondorengo adierazpenak egin ditu "oso pozik azaldu da lorturiko adostasunaz, eta gaur egungo udal gobernuaren lehentasuna, udalaren eskuetan dauden baliabideak, herritarren eskura ipintzea dela azaldu du. Bestalde, gaineratu du, ulertezina egiten zaiola aurreko Udal Gobernuak, inongo arrazoirik medio, ia urte bete luzez, etxebizitza hutsik eduki izana."