Ezohiko udalbatzarraren nondik norakoak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko uzt. 24a, 09:13

UDALETXEA

Atzo izandako ez ohizko plenoan bozkatu eta eztabaidatu ziren puntu desbedinen azalpenak:

 

1-2015ko uztailaren 9ko, saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez,onartu zen.
2-Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3-Aurrekontua gauzatzeko arauaren 4.artikulua aldatzea.
Aho batez, onartu zen
4-Kreditu aldaketak.
Onartuak izan ziren proposatu ziren kreditu aldaketak: 6 boto alde EAJ-PNV eta PSE-EE eta 5 Asbtentzio EH BILDU.
5-Maisuen etxean, Frontoi kalea, 5-1ezk,kokatuta dagoen udal etxebezitza errentan esleitzeko deialdia egitea.
Aho batez, onartu zen.
6-Soraluzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana (2015-2018)
Aho batez, onartu zen.
7-EH BILDU eta EAJ-PNV udal taldeek aurkezturiko mozio bateratua, Herriko Tabernei buruzkoa.
Mozioa onartu egin zen. 9 botu alde EH BILDU eta EAJ-PNV eta 2 botu aurka PSE-EE.
Onarturiko Mozioa atxikitzen da:
                                                      MOZIOA
                                   35/02 Auziaren sententzia dela-eta

 

Garai politiko berri eta itxaropentsuak irekiak diren uneotan, instituzio, erakunde, talde eta norbanako andanak aldarrikatu du egungo testuinguru politikoan horrelako, eta ondotik datozen, makroepaiketa politikoek lekurik ez dutela. Iraganeko argazkiak direla horiek. 

 

"Dena ETA da" teoriaren aitzakipean ireki zen 35/02 epaia orain dela hamabi urte baino gehiago. Oinarri beretik etorri ziren orduan hainbat egunkariren itxiera, indar politikoen ilegalizazioak eta ehunka pertsonen atxilotze eta espetxeratzea. Eskubide zibil eta politikoen urraketa ageriko honek orotariko erakunde, norbanako eta instituzioen arbuiatze argia ekarri du urteotan. Baita nazioarteko erakunde eta instantzia juridikoena ere.

 

Orain, epai honen azken sententzia jakinarazi berri den honetan, 104 herriko taberna konfiskatu eta hainbat laguni espetxe zigorra ezarria izan zaie Madrildik politika egiteagatik; guzti honek oinarri oso ezkorra ezarriz ondoren datozen epaiketei begira eta egun bizi dugun egoera politikoari begira ere.

Hau dela-eta, Soraluzeko Udalak ondokoa adierazten du:

 

- Eskubide zibil eta politikoen defentsan, horrelako egoerak atzerapausu nabarmenak dira gure herrian. Are gehiago egungo testuinguru politikoan. Eskubide guztiak pertsona guztientzat. Makroepaiketa politikoekin amaitzeko eskatzen dugu.

 

- Kaltetuak suertatu diren elkarte eta tabernetako langileei eta bazkideei ere gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

 

- Egun bizi dugun egoera politiko berrian horrelako gertaerek lekurik ez dutela adierazi nahi dugu, eta gure salaketa irmoa mahaigaineratu. Hala nola, bake iraunkor eta justu bat eraikitzeko uneotan, horrelako egoerak eman ez daitezen lan egingo dugula nabarmentzen dugu Soraluzeko Udaletik.