“KALE KOLORE” eguna ospatzeko, ostegunean,10:00tik aurrera erdigunea itxita.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko uzt. 21a, 07:38

ERDIALDEA

Uztailaren 23an, osteguna, Udaleku Irekietako haur, gazte eta hezitzaileok "KALE KOLORE" eguna ospatuko dugu. Azken eguneko festa honen ondorioz, goizeko 10:00etatik aurrera erdigunea ibilgailuentzat itxita egongo da.

 

198 ume eta 30 hezitzaile inguruk parte hartuko dugun egun honetan, jolasa modu seguru eta gozagarrian garatzeko hartutako neurria da honakoa.

Soraluzeko kaleak jolasarekin zipristinduko ditugu, eta haurrak modu librean arituko dira gunez gune jolasean, ibilgailuen kezka eta beldurrik gabe.

 

Herria kantuz, jolasez eta kolorez beteko dugu eta zuk ere goza dezazun nahi dugu.

 

Sortutako eragozpenak kontutan hartuz, ulertuko duzuelakoan, aurrez eskerrak eman nahi dizkizuegu!

 

Eskerrik asko!

 

SORALUZEKO UDALA ETA KUKUMIXO AISIALDI TALDEA