Udal Gobernu berriaren eraketaren ondoren, Alkarrekin Soraluze Eginez, herri partaidetza proiektuari dagokionean, jakitun gera, zenbait zalantza eta kezka sortu direla herritarren artean. Udal Gobernuaren aldetik, lehenik eta behin, herritarrak lasaitzea nahiko genuke. Prozesuari hasiera eman zitzaion alderdi politiko guztien adostasun eta konpromisoarekin.Eta nola ez ba, herritar guztien eskutik, orain arte egin den bezala, irailean prozesuarekin jarraitzeko asmo irmoa daukagu. Lehen pauso moduan, Udal Koordinazio Organo bat sortuko dugu, gaur egun lanean dabiltzan talde desberdinen lanak elkartrukatu beraien arteko sinergiak aztertu eta ekintzak ahalbideratzeko.
Zentzu hortan, azken urtean sortu diren taldeek lan dinamika desberdinak ipini dituzte martxan, baina bakoitza egoera desberdin batean aurkitzen da. Batzuk lanak aurreratuago dituzte, burutu behar dituzten ekintzak zehazten dabiltzaeta besteak lan ildoak adosten.
Lan guzti hau komunean ipintzeko, aurretik aipaturiko Udal Koordinazio Organoa eratuko dugu,prozesuaren partaide garen guztiok, ikuspegi orokor bat izateko eta denok jakin dezagun, talde desberdinak zer egoeratan dauden. Azkenik, aurreko urtean egin zen bezala, 2016ko aurrekontu proiektuari begira, adostu eta zehazturiko ekintzak, barneratu eta isla izango dute, 2016 urtean gauzatu eta burutzeko.
Beraz, abuztuaren bueltan, indarrak berrituta, berriz ere prozesuari helduko diogu. Denon artean herria eraikitzen jarraituko dugu, zure parte hartzea behar dugu. Animatu eta parte hartu, orain arte bezala !